2010-05-16

SORTZEN JAIA 2010

Aurtengo SORTZEN JAIA maiatzaren 23an (igandea) ospatuko da, Iruñako Trinitarios-en, Biurdana Institutuaren atzean. Sortzen-Ikasbatuazen festak kalitatezko euskal eskola publikoa aldarrikatzea du helburu nagusia.

Hona hemen web orri ofiziala ikusteko lotura, bertan egun horretako iharduerak, nola heldu, eta bestelako informazioa aurkituko duzue: SORTZEN JAIA 2010

ANIMA ZAITEZTE!! OSO ONGI PASATUKO DUGU!!




2010-05-15

GO!AZEN TELESAILA

GO!AZEN telesaila "High School Musical" euskalduna dela esatera ausartzen naiz. Udako barnetegi batean elkartzen diren zenbait gazte dira protagonistak... Zer gertatuko ote da barnetegian...? Beñat eta Irati elkarrekin jarraituko ote dute...? Landak Desiren bihotza lortuko ote du...? Eta Gorka... maltzurra izaten jarraituko ote du...?

Galdera guzti hauei erantzuteko, hemen dituzue GO!AZEN telesailaren 1. eta 2. atalak.
Ondo pasa!!

GO!AZEN 1. atala

GO!AZEN 2. atala