2011-01-28

ZINEMA EUSKARAZ

Hona hemen EITBk zinema euskaraz sarean (on line) ikusteko eskaintzen digun aukera.

ZINEMA EUSKARAZ

Krispetak prestatu eta... AURRERA!!!

2011-01-27

DBH 3 - ATZAPAR ARRASTOAK 1-5 ATALAK

Kaixo ikasle maiteak:

Hemen duzue lehengo bost atalak lantzeko ariketen esteka:

ATZAPAR ARRASTOAK 1-5 ATALAK - ARIKETAK

Hona hemen entrega-epea:

1. ARIKETAK - urtarrilaren 31ko 23:59a baino lehen nire gmail helbidera bidali behar dizkidazue.

2. ZUZENKETA - Zuzenketa asteartean (otsailaren 1ean) igoko dut eta otsailaren 4eko 8:35a baino lehen bidali beharko didazue.

Misterioz betetako liburua da... Primeran pasako duzue!!

2011-01-24

SASILAGUNAK

Heziketaren Erakustoki Europearra Iruñea 2011

Espainia eta atzerriko Unibertsitateak, Lanbide-Heziketa, Hizkuntzak, Enpresentzako Heziketa Ikastaroak, langabeentzako Heziketa Ikastaroak, arautu gabeko Heziketa... Bi jardunaldi hauetan heziketa eskaintza osoena.

Baluarte batzar jauregian
Urtarrilaren 26an (asteazkena) eta 27an (osteguna)
9:00tik 14:30ra eta 16:30tik 19:30ra.

SARRERA DOAN

www.salondelaformacion.com

2011-01-10

BATXILERGOA 1 - IZU-ISTORIOAK- ERANTZUNAK

Kaixo neskak:

Hemen duzue berridazketak eta sinonimoak zuzentzeko dokumentua.

Izu-istorioak - erantzunak

Gogoratu urtarrilaren 13ko 8:35a baino lehen ariketak zuzenduta bidali beharko dizkidazuela. 13an klasean zalantzak komentatuko ditugu.

Bihar arte.