2011-12-22

KAIXO OLENTZERO!!


Herrialde gehienek izaten dute Neguaren hasieran zorionak ematera eta Urte berria iragartzera etortzen zaien pertsonaia mitikoren bat. Horra hor Papa Noel, Santa Claus, Hiru Erregeak eta San Nikolas, ezagunen artean.

Pertsonaia hauek opariz josita etortzen dira eta ,batez ere haurrentzat erakargarritasun berezia izaten dute. Euskaldunok ere badugu gure Gabon inguruko pertsonaia: OLENTZERO.
Hitz honekin, gure pertsonaia honen izanaz gain, urte garai bat izendatzen da. Amaitzear dagoen urte zaharra irudikatzen du Olentzerok.

Olentzerok jatorriz suarekin du erlazio zuzen-zuzena. Neguko Solstizioaren ospakizuna da. Sua eta erretzearen ingurutik etorri dira zenbait interpretazio eta ohitura, adibidez: ikazkin moduan errepresentatzen hastea, tximiniatik behera jeisten dela esatea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berritzen duena, okerra garbitzen duena. Sua da indar berriaren adierazle.

Gaur Olentzero artzaia da zenbait tokitan, nekazari beste batzutan, eskuan otsorta eta igitaia daramatzala; ikazkina da beste batzuren ustetan. Azken jentila dela diote batzuk, Kristoren jaiotza zabaltzera etorria; urteak egun baino gegi bat gehiago duen gizona dela ere esan da, 366 begi dituen gizona dela.


Zenbait herritan lasto eta trapuz egindako figura baten bidez errepresentatzen dute, eta Gabon gauean, lepoan hartu eta etxez etxe joaten dira oles egitera. Beste herri batzuetan pertsona bat izaten da Olentzeroz jazten dena. Tximini ondoan ere jartzen da zenbait tokitan Olentzeroren irudia txapela buruan eta igitaia eskuan duela.



Igitaia, sua bezala, bizi indarraren adierazle da: zaharra mozten du, kimu berriari lekua egiteko.

Badago, baita ere, oso hedatua egon den beste ohitura bat: Olentzero enborrarena, alegia. Enbor baten bitartez errepresentatzen dena.

Udako solstizioko sua, San Juan, alegia, kalekoa den bezala, neguko hau etxeko sua da. Horrela diote gure zaharrek: "Gabonetan plantxan, Sanjuanetan plazan." (Plantxa beheko sua zen)

Era horretan zenbait herritan oraindik mantentzen da familiako pertsona bakoitzeko egur bat erretzeko ohitura, zaharrenetik hasi eta gazteenarekin amaituz, beti ere gogoratuz etxean ez dagoena, txanda denean bere egurra errez.

Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera euskal umeei opariak ekartzera etortzen den pertsonaia dugu Olentzero. Era guztietan geure sinbolo bihurtu zaigu Olentzero eta geure gaurregungo gizartera egokitu dugu, herri guztiek egiten duten bezala.


Gabon kantak entzuteko eta letra ikusteko sakatu esteka honetan:
GABON KANTAK



EGUBERRI ON!!!!

2011-10-12

Zinta-dantza


Antzina gizonezkoek dantzatzen bazuten ere, gaur egun emakumezkoen dantza da. Makil batetik zintzilik dauden zintei heldu eta dantzaren bitartez txirikordatu egiten dute, gero askatzen joateko.

2011-10-09

Larrain dantza

Larrain dantza:

Larrain dantza Nafarroako erdialdean eta behe mendietan oso hedatua dagoen dantza ziklo koreografiko bat da, leku ezberdinetan bariante ezberdinak aurkezten dituena, beti ere ezaugarri komun batzuk gordez, adibidez neska eta mutilen arteko dantza herrikoia izatea, plaza ingurukoa eta gaita eta danborraren soinuaren laguntzaz dantzatua izatea.


http://www.youtube.com/watch?v=eaUoYDuxAqY

Zinta-Dantza

http://youtube.com/watch?v=sxIUtOSIFgA

AXURI BELTZA

Axuri beltza emakume dantza eta abesti herrikoia da. Dantza honen jatorria Nafarroako, Zaraitxuko ,Jaurrieta udalerrian dago.

Juan Antonio Urbeltz nafar folkloristak Aezkoa haranako Jaurrietako emakumezkoen Axuri dantza eta Baztan haranako Lekaroz udalerriko Zikiro Beltza doinua uztartu edo elkartu zituen. Bernardo eta JoseEstornes anai argitaratzaile eta jakintzuek Urbeltzi jadanik AzkuerenAntzinako Euskal Kantutegian jasoa zegoela erran zioten.

Horrela, aspaldiko legez 1969ko maiatzaren 4ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian Argia Dantza Taldearen eskutik estreinatu eta berreskuratu zen.

Imagen ampliada


AUXURI BELTZA ABESTIA

Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.


JOTA

2011-10-03

Ormatxulo

Brokel dantza

Agurra dantza

bideoa

euskal dantzak




Euskal dantzak

KAXARRANKA

Kaxarranka

Bederatzi taldek kaxarranka batera egiten.

Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29an) egiten da dantza hau. Arrantzaleenkofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituenbandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.





2011-09-12

ZEZENAK

Niri gauza asko gustatzen zaizkit, adibidez zezenak eta udan bi leku egon nintzen zezenak ikusten eta korrika egiten.
Hasteko abuztuan Falcesera joan nintzen lagun batekin, urtero joaten naiz Falcesera eta asko gustatzen zait falceseko zezenak ikustea baina bakarrik ikusi oso arriskutsua iruditzen zaidalako zezenak mendian daude eta hau nik uste dut arriskutsua dela,
Eta baita ere pasaden astean mutilvan egon nintzen zezenak korrika egiten, hauek baita ere dira arriskutsuak baina niri asko gustatzen zaizkit , orduan korrika egiten nintzen zezenaren aurrean, lehenengo momentuetan pixka urduri nengoen baina gero oso denbora izugarria iruditzen zitzaidan eta seguraski egun asko korrika egingo dut zezenaren aurrean.
miguel

SANFERMINAK

Nire ustez Sanferminak dira munduko festa oberenak eta horregatik Sanferminei buruz hitz egingo dut. Pasaden urtean itsasbidai batean egon nintzen ets horregatik Sanferminetan bakarrik hiru egun egon nintzen eta pena handia sentitu nuen.
Baina aurten festa osoak hemen egon nintzen eta nik este dut udaren momentu oberemna zelako. Festa honetan gauza ugari izugarriak aurkitu ditzakezu: jendea, lagunak eta niri gehien gustatzem zaidana; zezenak. Gauza hauek oso onak dira horregatik jende asko etortzen dira urtero Sanferminetara.
Eta ni baita ere festa disfrutatu nuen. Egunero nire familiarekin bazkaltzen nuen nire amonaren etxean, arratsaldero zezenak ikustera joaten nintzen eta giroa oso ona zen. Eta gauak ziren eguneko momenu oberena nire ustez, nire lagunarekin egoten nintzen iruñan eta oso denbora ona pasatzen ginen.
Miguel

mulioako zezenak

udako azken asteburuan mutiloako jaiak ziren, eta ostiralean eta larunbatean entzierro zeuden, entzierro honetan jende gutxi dago eta denak 16 urtetik 20 urtera dira eta zezenak ez dira oso handiak. ni eta nire lagunak joan ginen hara eta oso ongi geuden. lehenean beldur geuden, lehen aldiz zen gu entzierro batean korrika egiten dugulako. eta ostiralean pixka bat beldur geuden, baina larunbatean hobeto geuden, eta korrika egiten gusturagoa geuden, ia nola ziren zezenak eta gauza gehiago genekielako. batzuetan oso urduri jartzen duzu zezena hurbil dagoenean eta azkarragoa korrika egin behar duzu eta normalean nahikoa da, eta ez bada nahikoa beti daude trebe batzuk asko dakitela eta beti laguntzen dute.
oso experientzia polita da baina beti kontu hartu behar duzu eta txikia bazara ezin zara hara sartu, handiagoa zarenean denbora asko izango duzu hori egiteko.

2011-09-10

medinabella festak

medinan 5a 8sn festak daukatela eta ni eta nire luganarekin joango gara festara azko jokuak daukatela,musika eta poste torneuairi festak oso onak direla eta emakumeak nire lehengusua irabazi diegu ping pong torneua eta nik oso pozik daukatela hau dira nire herriko festak motzat baino oso dibertigarriak.

nire oporrak


ni oporretan roses joango naiz hondartzara eta cataluña ikustera nire familiarekin  uztailaren 2a 9an eta dali museuak ikusi naiz.nik pentsatu naiz oso garestiak direlak  ez dauka asko gauzarik gero girona ikusi naiz oso polita dela judio kaleak ikusi naiz eta roses hndartzara bañu hartu naiz.beste egunean barcelonan bisitatuko naiz zorogarria dela eta jendea oso jatorrra dela .
beste egunean perpignan ikusi naiz frantzian dago hiria oso zaharra dela niri ez zait gustatzen asko baino eguinteresresgarria dela.roses asko frantzia jendea ikusi naiz eta ez dakite gaztelera.
azken eguna nik eta nire familia joango gara iruñera etxera. 

2011-09-08

Murchanteko jaiak





Abustuaren 14a, abustuaren 21etara jaiak ziren Murchantean. Nik oso ondo pasatu nuen jaietan. Goizean nire neba, nire lehengusina, nire lagunak eta ni, zezen plaza joaten ginen behitxoak ikusteko. Zezen plaza joan eta gero txoke autoak joaten ginen, han oso ondo pasatzen ginen baina gero ubeldurak daukagu.

Arratsaldean guk zezen plaza joaten ginen berriro, gero txarangarekin joaten ginen, haiekin guk dantzatzen eta abesten.

Gauean nire lagunak eta ni DJarengana joaten ginen eta oso ondo pasatzen genuen. Egun batean Andrea etorri zen eta nire herriko lagunak ezagutu zenituen. Niri asko gustatzen zaizkit Murchanteko jaiak, oso ondo pasatzen nuen eta lagun berri asko egin nituen eta.

2011-09-06

EGUN BATZUK LEZAUNEN.

Lezaun nire herria da eta, normalean, asteburuetan han egoten naiz. Herria mendien artean dago eta horregatik, ez du bero handia egiten; hala ere, beroa egiten badu, komeni da babestea!

Lagun asko ditut Lezaunen eta aita batek etxe bat uzten digu han egon gaitezen egun osoan. Adibidez, jaietan musika altua ipin dezakegu eta ez dugu inor gogaitzen.

Jaiei buruz hizketan, oso onak direla esan behar dut. Aste bat den arren, asteburua hoberena da jende asko etortzen delako, baina beste egunak ez dira batere aspergarriak eta herriko jendearekin gaude! Aurten, bakarrik ostirala eta larunbata atera izan ahal naiz eta ahaztezinak ziren.


Baina bakarrik ez gara ateratzen Lezaungo festak direnean, inguruan dauden herrietako jaietara ere joaten gara. Astero atera behar ginen, bestela aspergarria zen! :D Lizarrako jaiak direnez eta lagun batek kotxea dauka joan ginen berarekin eta gero gure bila etorri ziren. Gauean jende asko zegoen eta taberna batzuetan ezin zen egon… Dena ondo joan zen hurrengo egun arte ez dudalako nire diru-zorroa aurkitzen eta garrantzitsuena nire NANa. Orduan, salatzera joan ginen eta azkenean aurkitu zuten nahiz eta, jakina, dirurik gabe!

Hala ere, dena ez zen festa. Lezaun mendian dago, beraz, bazkaria prestatzen genuen eta ibaira joaten ginen eguna pasatzera. Eguraldia primeran zegoen, ura, ordea, hotzegia eta bakarrik oinak sartu nituen.

Mendia eta ondo pasatzea gustatuz gero, gonbidatzen zaituztet Lezaunera etortzera!

LAGUNEKIN ZARAUTZEN.


Eskola bukatu genuenean, eunaten ikasten duten neska batzuek esan ziguten Zarautzera joateko eta, horrela, egun onak pasa ditzagun denok elkarrekin. Abuztuaren 8a atera ginen eta 11a itzuli ginen. Nahiz eta ez diren egun ugari, primeran egon ginen. Zazpi neska joan ginen eta egun gehiago pasatuko genuela zirudien arropa gehiegi geneukalako!

Lehenengo eguna dena antolatu genuen eta bazkaria prestatu ondoren, hondartzara joan ginen; beti gauza bera egiten genuen, hala ere, ez ginen aspertzen. Denbora luzea eguzkitan pasatzen ginenez, azkenean ni karramarro bat bezala nengoen!

Gauean, lagun frantsesak egin genituen eta oso jatorrak ziren. Ez genituen ulertzen eta horregatik, ingelesez hitz egiten saiatzen ginen eta elkar ulertu genuen. Haiekin ateratzen ginen, baina alde egin behar zuten eta beste jende arraro etorri ziren.

Nire ustez, egondako azken eguna hoberena zen La Pegatina jo zuelako eta guri asko gustatzen zaigu. Baina hasieran ez genekien nola joan gaitezkeen eta arratsalde horretan joateko bidearen bila joan ginen. Kontzertuan geunden bitartean, txantreako jende asko ikusi genituen eta haiekin mintzatzen egon ginen.

Zarautzen egunak azkar-azkarrak pasatzen ziren eta pena handi batekin Iruñara itzuli behar ginen. Bazkaria eta afaria prestatu genituen, platerak garbitu genituen eta dena gurasoen laguntza gabe. Gainera, pasatu zaizkigun istorio batzuk dauzkagu kontatzeko, adibidez lehenengo gaua pijama jantzita atera behar nintzen nire prakak edariz busti zegoen eta!

Hurrengo urtean berriz joango gara eta segur aski egun gehiago pasa dezakegu.


2011-09-05

Igerilekua :P

Ni udan, egunero, igerilekura joan naiz. Niri igerilekua asko gustatzen zait, horregatik udan asko joan naiz. Ni han joan naiz nire ahizparekin, nire nebekin, nire gurasoekin eta nire lagunekin. Guk ostiralak eta larunbatak han afaltzen dugu,dantzaldiak direlako eta igandeak bazkaltzera joaten gara. Niri ura asko gustatzen zait, horregatik egunero bainatzen naiz igerilekuan.
Han kirola egin dut, esate baterako, padel edo futbola.
Ni egun batean Andrearekin joan nintzen igerilekura. Han bazkaldu genuen eta igerilekuan bainatu genuen, guk han primeran pasatu genuen.

Nire oporrak :D

Ni oporretan kanpin batera joan nintzen, bere izena Peña Montañesa da. Ni nire nebekin, nire ahizparekin eta nire gurasoekin joan nintzen.Guk han geratu ginen, uztailaren 11a 20etara.
Gu egun batean ur-jauzi bat ikusi ginen, bere izena Cola de caballo da, eta oso handia eta polita zen. Beste eguna rafting egin ginen, denak joan ginen nire ama izan ezik. Eta beste eguna zaldi gainean jarri. Gu egunero igerilekura joan ginen eta gure lagunekin oso ondo pasatu ginen. Gure lagunak oso atseginak eta jatorrak ziren. Egunero futbola jolasten genuen.
Beraz, ederki pasatu nuen han, horregatik hurrengo urtean han itzuliko gara.

Egun bat Donostian


Larunbatean donostian egon nintzen nire gurasoak eta nire nebarekin. Hamaiketan etxetik irten ginen eta gutxi gorabehera hamabietan iritsi ginen donostira. Pasaleku berrian aparkatu genuen autoa eta olatuak ikusten egon ginen. Lainoa zegoen eta olatuak oso handiak dira, horregatik nire neba blai-blai eginda geratu zen, beraz, nire amak berari arropa aldatu zion. Ondoren aquarium ikusi genuen, nik uste dut asko aldatu duela asken alditik joan ginen. Asko arrainak daude eta desberdin mota dira, batzuek oso koloretsuak dira eta besteak oso handiak.

Gero portuan eta hirigunean paseatu ginen eta Mejillonera-n bazkaldu ginen.Ondoren ontziaz paseatu ginen eta sta. klara uhartea ikuskatu genuen. Arratsaldean eguzki atera zen eta haizearen orrazira joan ginen, oso divertigarria zen. Gero Igeldo mendiko atrakzio-parke joan ginen eta funikularraz igo ginen. Han txalupatxo txiki batean, "Suizaren" mendia eta beldurrezko etxean montatu genuen.

Jaitsi ginenean surfistak ikusi genituen eta gero Ondarretaren hondartzara joan ginen. Ura oso ona zegoen baina olatuak indar asko zuten, asko harriak zeuden eta oso sakon zen; horregatik ez zitzaidan gustatzen. Bukaeran jantoki batean afaldu genuen eta gero etxera itxuli ginen.

Sanferminak 2011

Bakarrik hitz bat: ZORAGARRIAK. Beno, eta beste bat... motzak!:)
Udan festa asko daude eta urte honetan herri askotara joan naiz baina sanferminak paregabeko festak dira. Nahiz eta oso ondo pasatzen duzun, kontu handi izan behar duzu jende asko daude eta.
Sanferminetan ez nintzen inoiz egun guztietan egoten, Kanbrilsen egoten nintzelako baina urte honetan bai! Nire gurasoek ez zeuden Iruñan, horregatik, egun batzuetan Iranzurekin bizi nintzen, bere etxean.
Egoten ez nintzenez gero, oso urduri nengoen aurreko egunetan!
Baina eguna iritsi zen eta.. txupinazo bota zuten! Zeinen ondo, jaiak ziren! Baina nire alaitasuna gutxi iraun zuen... Tupustean, nire kamiseta horia zen. Dena bat-batean gertatu zen, mutil batzuek koloratzaile bota zidaten!
Gehien gustatzen zitzaidan kontzertuak dira: Vendetta (bi egun jo zuten), Hesian, Zopilotes Txirriaus (binaka dantzatzeko!) baina 7an talde onena zen: La pegatina! Bere kontzertua oso handia zen!
Baina bestealdetik, gehien gustatzen zaidan jendearekin hitz egitea da! Haiekin nire ingelesa praktikatzen nuen... Eta egia esan, oso dibertigarria da haiekien mintzatzea!
Horrez gain, egun guztietan, afaltzen genuenean su artifizialak ikusten genuen eta gero festa, festa eta festa gehiago! Taberna desberdinetan egoten ginen.
Aipa dezagun bidenabar 3 egun gaupasa egin genuela. Zeinen ondo pasatu genuen baina zezen-plazan... lo egin behar nuen! Orduan bukatu eta gero, dozena bat txurro erosten genuen eta etxera!:)

Orain... gutxiago falta da! 304 egun "bakarrik"...;)

Nire oporrak: Herri txiki batean

Ezer baino lehen, esan behar dut uda hau ezin hobe izan dela! gauza asko egin ditudalako, baina gehien gustatu zaidan hau zen. Lehen, uste nuen aspergarria izango zela... baina lagun batekin joan nintzen, Iranzurekin.

Sanferminak bukatu eta gero, herri honetara joan ginen. Herriko izena Sallent da, Aragonen dago. Nahiz eta txikia den, polit-polita da! Hemen ipintzen dut argazki bat:



Etxeak harrizkoak dira eta nire ustez, horregatik, ederrak dira. Herrian, ibai luze bat dago eta egun batean bustitzen dugu ibaian baina... zer hotza! Ura izoztuta dago!

Honez gero gure oinak zeuden... beno, nik uste nuen ez neuzkala oinak! Lasaitu beharrean, oihu egin hasi nintzen.

Beste egunean, "Salto"ra ibili ginen. Zer da salto? Ba ur-jauzi bat da. Ikus dezakete argazki honetan:



Argazkia nik neuk egin nuen. Leku hori oso lasaia da eta egia esan, bidea luzea den arren, asko gustatu zitzaidan hor egotea! Zeinen ederra den soinu hori entzutea!

Eta eguna bukatzeko, Spa batera joan ginen Iranzu eta biok. Spa oso handia zen: saunak zeuden, jakuzzi bat zeukan... Baina saunak... ez zitzaizkidan batere gustatzen! Zer beroa, ze izerdia!


Laburbilduz, nahiz eta bakarrik 3 egun ziren, oso ongi pasatu genuen! Natura gustatzen bazaizue, gonbidatzen dizuet herri hau ikustea!=)


2011-09-03

Zarautz =)






Uda honetan Zarauzko kanpinan egion nintzen nire lagunekin.
Abuztuaren 1a hara joan ginen. Hiru aitak ere joan ziren baina bakarrik gauzak eramatzeko eta denda ipintzeko. Gure aitak joan zirenean, dena ondo antolatu genuen.


Janaria geneukanez gero, makarroiak egiten hasi genituen, bitartean, bi lagun eroskira joan ziren haragia erosteko. Ondoren bazkaltzen hasi ginen.








Arratsaldean, nahiz eta ez zuen bero handia egin, hondartzara joan ginen. Han paseatu ginen eta gero karramarroak hartu genituen.





Hondartzatik itzuli ginenean, afaria antolatu genuen. Gero, afartzen bukatu genuenean, gure aurreko auzotarrekin hitz egiten hasi ginen. Haiek frantsesak ziren horregatik haiekin ingelesez hitz egin genuen. Oso alaiak eta jatorrak ziren horregatik azkenean haiekin herrira joan ginen juerga bilatzeko.





Hurrengo egunean, esnatu ginenean, hondartzara joan ginen bero handia egin zuelako. Baina ezin genuen uretara sartu, ikurriña gorria zelako. Gero bazkaldu genuen. Arratsaldean ere hondartzara joan ginen, ordea, zazpi eta erdietan kanpinara itzuli ginen herrira joateko. gauean oso goiz joan ginen ohera, hurrengo gauean jaietara joango ginen eta.






Hurrengo goizean dutxa eman genuen eta gero hondartzara joan ginen. Guk uste genuen ezin genuela uretara sartu baina ikurriña berdea zen horregatik irantzu eta ni uretara sartu ginen.
Gero dutxa eman nuen eta arratsalde osoan kanpinan egon ginen kartak jolasten eta musika entzuten.



Gauean herrira joan ginen kontzertu ikus dezadan. La Pegatina jo zuen.
Guk oso ondo pasatu ginen kontzertu horretan. bostetan kanpinara itzuli ginen.


Hurrengo goizean joan behar ginen horregatik dena jaso genuen. Gero gure aitak etoori ziren gauzak eramatzeko.


Niretzat hau esperiantzia oso ona izan da, oso ondo pasatu nuen kanpinan eta nire lagunekin.


Espero dut urrengo urtea errepikatuko duguela!












2011-09-02

San Ferminak!

Sanferminetan egunero ateratzen nintzen. Adrianaren gurasoak Iruñean ez zeudenez gero, Adriana nire etxean egon zen.

Lehen egunean txupinazora joan ginen beste neskekin ( Amaiur, Vero, Andrea eta Maialen). Nahiz eta oso ondo pasatu nuen, txupinazo ez zait asko gustatzen, jendeak gauzak botatzen dituztelako eta nik uste dut hori oso nazkagarria dela.
Egunero bederatziak ateratzen ginen bokataz eta oinez joaten ginen Iruñaraino. Gero, su artifizialak ikusten ari ginen bitartean, afartzen genuen. Ondoren jarautara edo Herriko tabernara joaten ginen dantzatzeko eta ondo pasatzeko. kontzertu askotan egoten ginen ere bai adibidez: La Pegatina, Marianitoz Blai, Zopilotes Txirriaos, Vendetta, Hesian... Nire ustez La Pegatina eta Vendetta talde oso onak dira eta horregatik egun gehien gustatzen zitzaidana zazpiak zen.
Hiru edo lau egun gaupasa egin genuen eta zezen-plazara joan ginen. hori egitea asko gustatzen zitzaidan, gehiago atera naitekelako.

Sanferminetan, beste herrialdeko jendea etortzen da eta hori nire ustez oso ona da, beste hizkuntza praktikatu dezakelako. guk ingeles bat ezagutu genuen eta berarekin ingelesez hitz egin genuen.

iranzu barbarin

2011-08-26

Noja eta Murchante

Uztailaren 28a abustuaren 1tera Nojara joan nintzen nire gurasoekin hondartzara. Noja herri bat da cantabrian eta apartamentu eta hotel asko daude . Egun guztietan hondartzara gindoazen arratsaldean eta goizean igerilekura gindoazen eta pinpon jolasten ginen. Guk Ris hondartzara egoten ginen. Hondartza honetan ola asko daude eta surfko ikasleak han surf egiten zineten. Egun batean lagun batekin egon nintzen eta berarekin afaldu nuen. Primeran pasatu nuen eta datorren urtean itzuliko naiz.
Nojatik etorri nintzenean Murchanteko jairak joan nintzen Lorenarekin. Han oso pasa nuen eta jende berria ezagutu nuen.

2011-08-22

ZEZEN HILTZAILE


abustuaren 15a Lodosako jaian nengoen, eta entxierrora joan nintzen. goizeko 9:20 zezen bat hesia apurtu zuen eta atari batera sartu zen. Portalean gizon bat zegoen, bera gutxi gora behera 70 urte zituen, eta atea itxitea saiatu zuen baina zezen gizona baino indartsuago zen, eta gizona ezin zuen atea itxi, badaezpada zezena etxera sartu zen eta gizona zezenarekin zegoen, eta zezena eraso zuen. zezena adarkada bat egin zuen gizonaren lepoan.
jendea eta medikuek ezer egin zuen gizonaren bizia berreskuratu, adarkada oso gogor zen eta bat-batean gizona hil zuen.
hortik aurrera entxierroak esekita zeuden Lodosan eta orain gobernua hitz egiten ari da segurtasun aldatzeko. Herrietan entxierro asko daude eta jende asko dago korrika egiten baina urtero zerbait gertatzen da.


2011-08-20

nire oporrak (=

Nire oporretan Segovia, Ávila eta Toledora joan nintzen nire gurasoekin. Segovian ubide bat ikusi nuen, oso famatua delako. Segovian Granja de Saildefonsoren jauregian eta Riofrioren jauregian egon nintzen. Segovian Granja de Saildefonsoren jauregian eta Riofrioren jauregian egon nintzen. Jauregi hauek oso handiak dire baina politak ere.








Granja de Sanildefonsoren jauregia






Riofríoren jauregia



Jauregi hauek oso politak eta zaharrak dira.Segovian alkazar ikusi nuen ere, oso polita zen, baina eskailera asko igo behan nituen

Gero Ávilara joan nintzen. Han harresiak ikusi nituen.


Toledoan katedrala ikusi nuen .














2011-08-14

Nire oporrak! :)

Nik oporretan Marbellara joan nintzen eta primeran pasa ginen. Nire oporrak ekainaren 20a hasi ziren. Nire gurasoak bilboko aireportura eraman ninduen; oso pozik nago nire gurasoarik joan nintzen oporretan eta. Hegazkinez bidaiatu lehenego aldiz zen eta nik uste dut bidaia oso azkarra, eroso eta atsegingarria zenela. Hegazkinetik ilunabar ikus dezaket eta oso polita zen; gero, gauan hiriaren argiak ikus ditzaket. Malagara iritsi nintzenean nire osaba-izebek Marbellara eraman ninduen.

Nire aiton-amonarekin egon nintzen beren etxean. San Juanen gauan lagun batzuekin su egin genuen hondartzan eta gero uretan sartu ginen. Uztailaren 6an Iruñean ez nengoen arren, Txupinazo telebistan ikusi nuen. Uztailaren 9a nire gurasoak eta nire neba Marbellara etorri zinen.

Oso ondo pasatzen dut Marbellan. Egunero hondartzara edo igerilekura joan naiz; gero nire lagunekin bizikletaz paseatzera, arrantzatzera, futbol jolastera edo urpean igeri egitera joan gara. Niri ere arropa erostera asko gustatzen zait, han asko dendak daude eta.

2011-08-10




Nire oporretan Fuenjirolara joan nintzen nire familiarekin. Fuenjirola herri bat da eta Malagan dago.


Niri Fuengirola asko gustatzen zait denda asko daudelako.


Goizean hondartzara joaten ginen, eta nire neba eta ni igeri dugu itsasoan. Fuengirolan bero asko egin zitzaigun, eta egunero gindoazen hondartzara. Baina egun batean ezin ginen itsasoan egon, medusak daude. Beste egun batean Cordobara joan ginen, meskita ikusteko.Meskita asko gustatzen zitzaidan, oso handia zen eta barruan katedral bat zegoan. Katedrala oso polita zen ere bai.


Oso ongi pasatu nuen nire oporretan.


2011-07-04

UDARAKO ETXERAKO LANA

Aurten ere, udarako lanaren zati bat, blogean zuen oporrei buruzko berriak igotzea da.
Gogoratzen duzue nola egiten zen? ez? Ba ez kezkatu, ondorengo esteka sakatuz laguntza aurkituko duzue: Blogean sarrerak nola sortu

UDA ONA PASA!!!!

2011-06-28

JESUITINAS IRRATIA - 6. IRRATSAIOA

ENTZULE MAITEAK!!

IKASTURTEA BUKATU DA ETA HORREKIN BATERA GURE IRRATSAIOA... BAINA LASAI... HURRENGO URTEAN ERE ZUEKIN EGONGO GARA!!!

HONA HEMEN OPORRAK ONDO HASTEKO GURE IKASTURTEKO AZKEN IRRATSAIOA!!

UDA ONA PASA!!!!


Ir a descargar

2011-06-03

JESUITINAS IRRATIA - 5. IRRATSAIOA

Kaixo lagunak!!! Aspaldiko partez!!!

Ailegatu da dagoeneko gure 5. irratsaioa!!

Zuek egindako zenbait iradokizun kontuan hartu ditugu eta saio polit-polita entzungo duzue, fresko-freskoa.

GOZA EZAZUE!!!!!!!!!!!!


Ir a descargar

2011-05-24

TXIKIAK ALAITZEN

DBHko 3. mailako ikasleak aktore bikainak dira. Astelehenean LHko 1. mailako haurrentzat "Olentzeroren bila" antzerki lana antzeztu zuten. Nahiz eta oso ongi prestatu, estreinuaren urduritasuna nabarmentzen zen airean, baina azkenean dena primeran atera zen.

LHko haurrek oso ongi pasatu zuten eta baita guk ere!!

Espero dugu zuen gustokoa ere izatea.

ARGIAK, KAMERA, AKZIOA!!!!


2011-03-10

JESUITINAS IRRATIA - 4. IRRATSAIOA


Gure entzuleen esanetara gaudenez...




HONA HEMEN 4. IRRATSAIOA!!!!!!


Ir a descargar



Gogoan izan zuen iradokizunak hona bidali ahal dizkiguzuela:

jesuitinasirratia@gmail.com


2011-03-02

AGATE DEUNA

Agate Deuna bezperan, otsailaren 4ean, DBHko ikasleak etxez etxe joan ordez, gelaz gela aritu ziren eskolan, bertako ikasle guztiei Santa Agedaren istorioa azaltzen eta bertsoak abesten.

Primeran egin zuten eta baita izugarri ondo pasatu ere.




2011-02-08

2011-02-01

AGATE DEUNA (Santa Ageda)

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4ean, oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintianusi begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.

Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kalendario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.


Zorion etxe hontako denoi

Oles egitera gatoz

Aterik ate ohitura zaharra

Aurten berritzeko asmoz


Ez gaude oso aberats diruz

Ezta ere oinetakoz

Baina eztarriz sano gabiltza

Ta kanta nahi dugu gogoz


Santa Ageda bezpera dogu

Gure herriko eguna

Etxe guztiak kantuz pozteko

Aukeratu doguna


Santa maitea gaur hartu dogu

Gure bideko laguna

Haren laguntzaz bete gentzake

Egun hontako jarduna


(bat, bi , hiru) Eup!!

2011-01-28

ZINEMA EUSKARAZ

Hona hemen EITBk zinema euskaraz sarean (on line) ikusteko eskaintzen digun aukera.

ZINEMA EUSKARAZ

Krispetak prestatu eta... AURRERA!!!

2011-01-27

DBH 3 - ATZAPAR ARRASTOAK 1-5 ATALAK

Kaixo ikasle maiteak:

Hemen duzue lehengo bost atalak lantzeko ariketen esteka:

ATZAPAR ARRASTOAK 1-5 ATALAK - ARIKETAK

Hona hemen entrega-epea:

1. ARIKETAK - urtarrilaren 31ko 23:59a baino lehen nire gmail helbidera bidali behar dizkidazue.

2. ZUZENKETA - Zuzenketa asteartean (otsailaren 1ean) igoko dut eta otsailaren 4eko 8:35a baino lehen bidali beharko didazue.

Misterioz betetako liburua da... Primeran pasako duzue!!

2011-01-24

SASILAGUNAK

Heziketaren Erakustoki Europearra Iruñea 2011

Espainia eta atzerriko Unibertsitateak, Lanbide-Heziketa, Hizkuntzak, Enpresentzako Heziketa Ikastaroak, langabeentzako Heziketa Ikastaroak, arautu gabeko Heziketa... Bi jardunaldi hauetan heziketa eskaintza osoena.

Baluarte batzar jauregian
Urtarrilaren 26an (asteazkena) eta 27an (osteguna)
9:00tik 14:30ra eta 16:30tik 19:30ra.

SARRERA DOAN

www.salondelaformacion.com

2011-01-10

BATXILERGOA 1 - IZU-ISTORIOAK- ERANTZUNAK

Kaixo neskak:

Hemen duzue berridazketak eta sinonimoak zuzentzeko dokumentua.

Izu-istorioak - erantzunak

Gogoratu urtarrilaren 13ko 8:35a baino lehen ariketak zuzenduta bidali beharko dizkidazuela. 13an klasean zalantzak komentatuko ditugu.

Bihar arte.