2012-02-22

AGATE DEUNA

Otsailan DBHko 1. mailako ikasleak DHBko 2. mailakoei oso aurkezpen interesgarria egitera etorri zitzaizkigun eta Agate Deunari buruz gauza asko kontatu zizkiguten:

Agate Deuna Sizilian jaio zen III. mendean. Quintianus Siziliako gobernadoreak Agaterekin ezkondu nahi zuen. Agatek ezetz esan zion behin eta berriro, eta orduan Quincianok kartzelan sartu zuen eta torturatu zuen. Hantxe oso gazte hil zen. Euskal Herrian ospe handia du Agate Deunak. Suteen aurkako babeslea da eta, bereziki, emakumeen bularretako gaitzen sendagilea da. Agate Deunaren eguna otsailaren bostean ospatzen da. Bezpera arratsaldez herri gehienetan ume, gazte eta helduen taldeak kalera ateratzen dira eta atez ate edo kalez kale ibiltzen dira abestuz.


Eskerrak eman nahi dizkiegu bai ikasleei baita Danieli ere, haren irakaslea, oso proiektu polit eta interesgarriak aurkeztera etortzen baitzaizkigu. Segi horrela!! Hurrengoaren zain gaude!
ESKERRIK ASKO!!

2012-01-13

Euskal mitologia - DBH 2


Azaroaren 10ean DBHko 2. mailako ikasleek LHko ikasleei aurkezpen polita eta bikaina egin zieten.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.