2010-10-30

KATU BELTZA 3., 4. ETA 5. ATALAK - ARIKETAK

Kaixo DBH 4ko ikasleak:

Hemen dituzue 3., 4. eta 5. atalak lantzeko ariketak. Barkatu atzerapena.

Gogoratu:
- Ariketak bidaltzeko epea: azaroaren 2a goizeko 8:35ak baino lehen.
- Azaroaren 2an arratsaldean igoko ditut erantzun zuzenak blogera.
- Zuzenketa bidaltzeko epea: azaroaren 4a goizeko 8:35ak baino lehen.

LANERA!!

2010-10-27

GURE BIDAIA ITALIARA

Duela egun batzuk, batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak Italiara joan ginen, gure fundatzailearen kanonixazioa dela eta. Bidaia honetan Italiako hiri garrantzitsuenak bisitatu genituen.

Lehenbiziko, hogeita bi ordu autobusean ondoren, Pisara iritsi ginen eta han egunbete igaro ginen. Pisaren Dorrea monumentu ospetsuena zen eta argazki ugari atera genituen dorrea heltzen saiatzen! Oso dibertigarria zen hori!

Geroago, Florentziara iritsi ginen, eta hotel batean gaua pasatzen ginen. Hurrengo egunean, goiz esnatu ginen Florentzia bisita egiteko.

Hirigunera joan ginen eta han, plaza eta kale ugari erakinez eta monumentuz beteta zeuden. Batzuk oso ospetsuak ziren Miguel Angeleko David bezalakoa eta izugarriak ziren.

Bazkaldu eta gero, Florentzia utzi genuen eta autobusez Erromaraino joan ginen.


Erromara ailegatu ginenean, aterpe batean gaua igaro ginen. Erroman hiru egun egon ginen, lehen egunean ‘’fontana di trevi’’bisitatu genuen, iturri hori handi-handia eta hederra da, beraz, argazki asko atera genituen. Iturri hori gauza berezi bat egiten dira jendea, beraz, guk ere bai egin genuen, txampona bat bota behar duzu iturrira zure amets komplitzeko. Bigarren egunean Vaticano museora joan ginen bisitatzeko, museoan gauza asko ikus dezakegu adibidez: tapizek, pinturak, estatuak… eta nola ezpa! ‘’capilla sistina’’ ikusi genuen eta denok asko gustatzen zitzaizkigu. Pintura asko daude sabaian. Arratsaldean gidari bat erromako monumentuakazaldu zizkigun autobusetik. Hurrengo egunean Madre Cándida kanonizazioa Vaticanoan ospatu genuen eta oso hunkugarri zen. Arratsaldean ‘’Coliseo’’ bisitatu genuen, barruan sartu ginenean argazki asko atera genituen. Oso handia zen. Eta hau erromatar eta leioak borroka egin zituzten. Eta bukaeran gauean Veneciana bidaiatu ginen.


Goizean Veneciara iritsi ginen. Kafetegi batean gosaldu genuen eta Veneciana itsasontziaz sartu ginen.

Lehenengoan “Plaza San Marco” bisitatu ginen, oso ospetsua da. Irakasleekin egon ginen, baina bazkalduko ordua iristerakoan bakarrik geratu ginen eta jatetxe bat bilatu behar geneun. Bazkaldu ondoren “Puente de Rialto” ikusi genuen “puente de los suspiros” deitzen da, ere bai.

Veneciaren kampoaldeara bueltau ginen eta hotel batean lo egin ginen.

Hurrengo goizean Milanera joan ginen, Mileneko katedrala ikusi genuen, izugarria zen.Bukaeran Iruñera bueltatu ginen. Hogeitabi orduz gero Iruñera iritis ginen.


2010-10-26

KATU BELTZA 1. ETA 2. ATALAK: ZUZENKETA

Kaixo DBH 4ko ikasleak:

Hemen doakizue "Katu Beltza" liburuko 1. eta 2. atalak zuzentzeko dokumentua.

Eratzunak - Katu Beltza 1. eta 2. atalak

Gogoratu ostiralean, urriaren 29a, gaueko 23:59ak baino lehen zuzenketa nire e-posta helbidera bidali behar didazuela.

Animo!!

2010-10-24

JESUITINAS IRRATIA???

Jakin nahi duzue eskolako berri interesgarrienak?
Gustatzen zaizue sukaldaritza?
Zenbat euskal musika talde ezagutzen dituzue?
Zer dakizue eskolako irakasleei buruz?
Irakurtzen gustatzen zaizue? Ez?? Ba, lasai, guk irakurriko dizuegu.

Gure irrati zoragarrian dauzkagu erantzun guztiak.

Hurrengo atean hasiko da gure irratia. Blogean sartu behar duzue eta gure irratsaioak entzun ahal izango dituzue. Batxilergoko 1. mailakook (Marta, Laura, Paula, Amaya, Beatriz eta Oskia) antolatzen dugu irratia.

Zerbait gehitu nahi baduzue edo zerbait interesgarria badaukazue, gure e-postara bidal ezazue, mezedez. jesuitinasirratia@gmail.com da.


GUSTATUKO ZAIZUE!!!

2010-10-23

KATU BELTZA 1. ETA 2. ATALAK

Kaixo ikasleak!!

Hona hemen "KATU BELTZA" liburuko 1. eta 2. atalak lantzeko ariketak. Sakatu ondorengo estekan: Katu beltza 1. eta 2. atalak

Gogoratu:
  • Urriaren 26ko goizeko 8:35ak baino lehen ariketa nire e-posta helbidera bidali behar didazue.
  • Urriaren 27an erantzunak blogera igoko ditut.
  • Auto-zuzenketa urriaren 29ko gaueko 23:59ak baino lehen berriro ere nire e-posta helbidera bidali behar didazue.
Hemen duzue etxerako lana nola egin azaltzen dizuen aurkezpena.
Animo! Dirudien baino errazagoa da!!

IRABAZI ETA GALDU: ZUZENKETA

Kaixo ikasleak:

Hemen duzue "Irabazi eta galdu" ariketak zuzentzeko dokumentua.

Erantzunak - Irabazi eta galdu. 1. eta 2. atalak.

Gogoratu urriaren 25eko goizeko 8:35 baino lehen nire e-posta helbidera bidali behar didazuela.

2010-10-18

IRABAZI ETA GALDU. DESKARGATZEKO ARAZOAK

Kaixo ikasleak:

Badirudi dokumentua deskargatzeko arazoak egon direla. Lasai, konpondu dut (azkenik!!).

Esteka berria jarri dut, hau da: irabazi eta galdu. 1. eta 2. atalak

Bertan klik egitean, zuen gmail kontuaren datuak eskatuko zaizkizue eta listo!!
Dokumentua deskargatzeko pausuak:
1. FILE sakatu (ezkerraldean dago, goialdean)
2. DOWNLOAD AS sakatu eta ondoren WORD.
3. Dokumentua gorde
4. Lanean hasi.

Ea oraingoan lortzen dugun!! Animo!!

2010-10-14

IRABAZI ETA GALDU 1. ETA 2. ATALAK

Kaixo ikasleak!!

Hemen dituzue IRABAZI ETA GALDU liburuko lehenengo bi atalak lantzeko ariketak. Sakatu ondorengo estekan: Irabazi eta galdu. 1. eta 2. atalak

Ariketa ordenagailuaz egin behar duzue eta gero niri e-postaz (emailez) bidali (denek badaukazue nire e-posta helbidea).

Ariketa bidaltzeko epea: urriaren 19a, goizeko 8:35ak baino lehen.

Behin denak jaso ditudala, ariketen zuzenketa urriaren 20an blogean zintzilikatuko dut, ondoren zuek zuen ariketen zuzenketa egiteko. Zuzenketa egiten duzuenean berriro bidali urriaren 25ko 8:35ak baino lehen.

NOLA EGIN?

Lan hau nola egin behar duzuen jakiteko ikusi ondorengo Power Point aurkezpena. Bertan entrega-epeak ere izango dituzue, APUNTATU AGENDAN!!