2010-12-22

JESUITINAS IRRATIA - 2. IRRATSAIOA


IRITSI DA OLENTZERO JESUITINAS ESKOLARA ETA . . .

JESUITINAS IRRATIKO 2. IRRATSAIOA EKARRI DIGU!!!!




BERO-BERO DAGO ORAINDIK!!!
GOZA DEZAZUELA!!!


Ir a descargar


Gogoratu zuen iradokizunak e-posta helbide honetara bidali ahal dituzuela:

jesuitinasirratia@gmail.com



Zuen ideiak jasotzeko irrikitan gaude. Anima zaitezte!!



EGUBERRI ON!!!

2010-12-19

BATXILERGOA 1 - EGUBERRIRAKO LANA

Kaixo neskak:

Hemen duzue eguberrirako etxerako lana:

1. Izu-istorioak liburua irakurri eta ariketa hauek egin. Ariketa hauek e-postaz bidali beharko dizkidazue urtarrilaren 10ko 8:35a baino lehen.
Izu-istorioak

2. Hizkuntza Eskolako Maila Aurreratuko idazlanak (3 banatu nizkizuen). Idazlanak urtarrilaren 10ean bilduko ditut.


EGUBERRI ON!!!!!!

DBH 3 - EGUBERRIRAKO LANA

Kaixo ikasleak:

Hemen duzue eguberrirako etxerako lana. Ariketak hauek inprimatu eta egin behar dituzue. Urtarrilaren 10ean klasera ekarri behar dituzue eta denon artean klasean zuzenduko ditugu.

1. Aditzak eta deklinabidea.
2. Menpeko esaldiak.


EGUBERRI ON!!!

DBH 4 - EGUBERRIRAKO LANA

Kaixo ikasleak:

Hemen duzue egurrian egin beharko duzuen etxerako lana:

1. Katu Beltza liburua bukatu eta ariketa hauek egin. Ariketak urtarrilaren 14ko goizeko 8:35a baino lehen bidali behar dizkidazue.
Katu beltza 10., 11., 12., 13., 14. eta 15. atalak - ariketak

2. Gramatika ariketak. Ariketa hauek inprimatu behar dituzue, paperean egin behar dituzuelako. Urtarrilaren 11an klasean denon artean zuzenduko ditugu.
Eguberrirako lana

3. Subjuntiboa lantzeko ariketak. Ariketa hauek ere inprimatu beharko dituzue. Urtarrilaren 11an denon artean klasean zuzenduko ditugu.
Subjuntibera ariketak


EGUBERRI ON!!!!!!!!!!

2010-12-15

ERANTZUNAK - Katu Beltza 6., 7., 8. eta 9. atalak

Kaixo DBHko 4. mailako ikasleak:

Hemen duzue azkenik Katu Beltza zuzentzeko dokumentua. Barkatu atzerapena!!

Erantzunak - Katu Beltza 6., 7., 8. eta 9. atalak

Gogoratu abenduaren 17ko 8:35a baino lehen bidali behar didazuela.

Bihar arte!!

2010-12-13

BATXILERGOA 1 - DEKLINABIDE ARIKETAK

Kaixo Batxilergoko 1. mailako ikasleak:

Hemen duzue 7. eta 8. puntuetako ariketen zuzenketa orria.

1. gaia - erantzunak (zuen gmail kontuaren datuak eskatuko dizkizue ikusi ahal izateko)

Zuzenketa asteazkenerako egin behar duzue. Asteazkenean klasean zalantzak komentatuko ditugu, beraz, gogoratu apuntatu behar dituzuela zuzenketa egiterakoan!

Animo! Oso erraza da eta!

2010-12-12

EUSKARAZ EGINDAKO ZINEMA - GOLEM BAIONA



Sarrera: 3€

Abenduaren 13an, 19:30ean: MUGALDEKOAK. Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako “Tvmovie”-a, alemaniarren eta frankisten artean banatutako 40. hamarkadako Euskal Herrira eramanen gaituena. Film honekin, Nafarroan pantaila handian lehendabiziko aldiz ikusiko dena, hasiko da astea.

Abenduaren 14an, 19:30ean: MUNDUAREN BIRA, DOAN! Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako animaziozko film berria eta dibertigarria.

Abenduaren 15ean, 17:30ean: ZIGORTZAILEAK. Arantza Ibarrak zuzendutako haurrendako pelikularen estreinaldia.

Abenduaren 15an, 19:30ean: SUKALDE KONTUAK. Komedia honek, Aizpea Goenagak zuzendutakoa, Donostiako sukaldaritza eskola batean gertatzen diren istorio barregarriak kontatuko dizkigu.

Abenduaren 16an, 19:30ean: ZORION PERFEKTUA. Anjel Lertxundi idazlearen 'Zorion Perfektua' eleberrian onarritutako eta Jabi Elortegik zuzendutako drama.

Abenduaren 17an, 19:30ean: 80 EGUNEAN. Jose Mari Goenegak eta Jon Garañok zuzendutako '80 egunean', 70 urteko bi emakumeren arteko harremana erakusten duen pelikula. Pelikula honek zenbait zinema jaialditan hainbat sari jaso ditu.

2010-12-10

KATU BELTZA 6., 7., 8. ETA 9. ATALAK

Kaixo DHBko 4. mailako ikasleak:

Ez al zaudete Katu beltza bukatzeko irrikitan? Gutxi falta zaigu. Azkeneko ahalegintxo bat egingo dugu Gabonak hasi baino lehen.

Hona hemen hurrego lau atalak lantzeko ariketak, baina lasai, atalak oso laburrak dira

Katu beltza - 6., 7., 8. eta 9. atalak - ariketak

Ariketak abenduaren 14ko goizeko 8:35a baino lehen bidali behar dizkidazue.

Erantzun zuzenak ostiral horretan bertan zintzilikatuko ditut, hau da, abenduaren 17an. Eta zuen ariketen zuzenketa abenduaren 17ko goizeko 8:35a baino lehen bidali behar didazue.

Animo!! Segituan oporrak hemen izango ditugu eta!!

2010-12-09

ZUZENKETA - IRABAZI ETA GALDU: AZKEN ATALA

Kaixo DBHko 3. mailako ikasleak:

Hemen duzue Irabazi eta galdu liburuaren azken atalaren zuzenketa orria:

Erantzunak - Irabazi eta galdu: azken atala

Zuzenketa abenduaren 13ko goizeko 8:35a baino lehen e-postaz bidali behar didazue.

Animo! Liburua bukatu duzue-eta, zorionak.

JESUITINAS IRRATIA!!!!

ADI LAGUNAK!!

LASTER JESUITINAS IRRATIKO 2. SAIOAZ GOZATU AHAL IZANGO DUZUE!!!

Gogoratu zuen iradokizunak ondorengo e-posta helbidean jasoko ditugula:
jesuitinasirratia@gmail.com

ELKAR "ENTZUN" ARTE ...

2010-12-01

IRABAZI ETA GALDU: AZKEN ATALA

Kaixo DBHko 3. mailako ikasleak:

Hemen dituzue Irabazi eta galdu liburuko azkeneko atala lantzeko ariketak.

IRABAZI ETA GALDU - AZKEN ATALA

Ariketa hauek nire e-posta helbidera bidali behar dizkidazue abenduaren 9ko 8:35a baino lehen.

Zubi ona pasa!!