2010-06-26

BLOGEAN SARRERAK SORTU

Aupa ikasle maiteak!

Zer moduz oporretan?! Zoragarri, ezta?
Uda honetan "internauta" bikainak bihurtuko zarete (dagoeneko ez bazerete...). Bloga bizirik mantentzen lagundu behar didazue eta horretarako bakoitzak bi berri zintzilikatu beharko dituzue.

Sarrerak sartzen hasi baino lehen, ikus ezazue aurkezpen hau.

ANIMO!! OSO ERRAZA DA ETA!!

Blogak: sarrerak sortu



Gonbidapena onartu duzu eta baita lehenengo sarrera sortu ere, ZORIONAK!! Bigarren sarrera beste egun baterako utziko duzu, ezta? Ba bigarren sarrera eta hurrengoak sortzeko, jarraitu ondorengo pausuak.


UDA ONA PASA!!

2010-06-12

UHARTEKO EUSKARAREN ASTEA

Urtero bezala, aurten ere UHARTEKO EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu ekainaren 21etik 27ra.

Udako oporrak ondo baino hobe hasteko plan ezin hobea!!

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 21, astelehena, arratsaldeko 19:00etan. BERTSO SAIO TXIKIA, Uharteko lehen hezkuntzako 6. mailako gazteekin. Kultur Etxean.

Ekainak 22, asteartea, arratsaldeko 18:30etan. DANTZA tailerra, San Juan plazan.

Ekainak 23, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan. PIRRITX ETA PORROTX eta MARI MOTOTSen emanaldia, IRRIEN LAGUNAK ikuskizunarekin, San Juan plazan.

Ekainak 24, osteguna, arratsaldeko 18:00etan. GYNKANA ISEKA taldearen eskutik.

Ekainak 25, ostirala, gaueko 23:00etan dantzaldia PATXI eta KONPAINIA taldearen eskutik, San Juan plazan.

Ekainak 26, larunbata 11:00-13:00. Erakusketa eta tailerrak UHARTEKO JOALDUNEKIN, San Juan plazan. 14:30 h. BERTSO BAZKARIA, Berdintasuna Elkartean, honako bertsolari hauekin: OSKAR ESTANGA, ENEKO LAZKOZ eta XABIER XILVEIRA. Txartelak salgai Garro kioskoan: 12


EUSKARAREN EGUNA EKAINAK 27, igandea

9:00etan. Diana Uharteko Gaitariekin eta Joaldunekin

10:00etan. Artisautza azoka.

10:00etan. Pilota partidak, Uharteko klubeko pilotariekin, Toki-Alai pilotalekuan.

11:00etan. Kalejira: Erraldoi eta Buruhandiak, Dantzari Txikiak, Gaitariak, Txistulariak, Txaranga, Amaiur Dantza Taldea, Gurasoen Dantza Taldea.

12:00etan. Jaialdia San Juan plazan

13:00etan. Uharteko TAKARIKATUN Batukada.

14:30etan. Bazkari herrikoia Toki-Alai pilotalekuan. Bazkalostean dantzaldia ANGEL MARIrekin. Txartelak salgai Garro kioskoan: 17 € helduak eta 7 € haurrak.

15:30etan. Puzgarriak, tailerrak eta ludoteka, El Ferial Plazan.

16:00etan. Haurrentzako ikuskizuna, BARREEN SUKALDEA, GAZTELU PUZGARRIAK ETA LUDOTEKA, Azoka plazan.

18:00etan. Herri Kirola. Aizkolari erakusketa Zurgai taldearekin eta guztien parte hartzean oinarrituriko proba konbinatua. San Juan plazan.

20:00etan. TRIKIZIOren kontzertua, San Juan plazan.



ANIMA ZAITEZTE!!

Ta badakizue...

"ONDO PASA
GUTXI GASTA
TA BUELTAK AMARI" ;)

2010-06-10

SUKALDARI TREBEAK

ZUZENEAN...

JESUSEN ALABAK ESKOLATIK...

SUKALDARI TXIKI TREBEENAK AURKEZTUKO DIZKIZUEGU...

HONA HEMEN ZUEK DENENTZAKO...

DBHko 4. MAILAKO IKASLEAK, DUELA BI URTE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

TXAAAAALO BEEEEERO BAAAAAT!!!


2010-06-07

AKTOREAK ESKOLAN

Gure DBHko 3. mailako ikasleak egun batez aktore bihurtu ziren. "Pernando Amezketarra" antzeztu zuten eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Bertsotan ere aritu ziren beraiek sortutako bertsoak botaz.

Hilabete eta erdiz lan handia egin eta gero, hona hemen emaitza bikaina!! ONDO PASA!!!






ESKERRIK ASKO ANTZEZLEEI:

Iranzu Barbarin (eroslea)
María Bravo (bertsolaria)
Ainara García (Joxepa)
Leire Indurain (tabernaria)
Iván Luquin (Pernando)
Miguel Monreal (bisitaria)
Paula Muñoz (bertsolaria)
María Nicolay (bisitaria)
Irantzu Nuin (bertsolaria)
Johanna Pérez (bertsolaria)
Ramiro Remesar (bertsolaria)
Adriana Zugasti (bertsolaria)