2011-10-12

Zinta-dantza


Antzina gizonezkoek dantzatzen bazuten ere, gaur egun emakumezkoen dantza da. Makil batetik zintzilik dauden zintei heldu eta dantzaren bitartez txirikordatu egiten dute, gero askatzen joateko.

2011-10-09

Larrain dantza

Larrain dantza:

Larrain dantza Nafarroako erdialdean eta behe mendietan oso hedatua dagoen dantza ziklo koreografiko bat da, leku ezberdinetan bariante ezberdinak aurkezten dituena, beti ere ezaugarri komun batzuk gordez, adibidez neska eta mutilen arteko dantza herrikoia izatea, plaza ingurukoa eta gaita eta danborraren soinuaren laguntzaz dantzatua izatea.


http://www.youtube.com/watch?v=eaUoYDuxAqY

Zinta-Dantza

http://youtube.com/watch?v=sxIUtOSIFgA

AXURI BELTZA

Axuri beltza emakume dantza eta abesti herrikoia da. Dantza honen jatorria Nafarroako, Zaraitxuko ,Jaurrieta udalerrian dago.

Juan Antonio Urbeltz nafar folkloristak Aezkoa haranako Jaurrietako emakumezkoen Axuri dantza eta Baztan haranako Lekaroz udalerriko Zikiro Beltza doinua uztartu edo elkartu zituen. Bernardo eta JoseEstornes anai argitaratzaile eta jakintzuek Urbeltzi jadanik AzkuerenAntzinako Euskal Kantutegian jasoa zegoela erran zioten.

Horrela, aspaldiko legez 1969ko maiatzaren 4ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian Argia Dantza Taldearen eskutik estreinatu eta berreskuratu zen.

Imagen ampliada


AUXURI BELTZA ABESTIA

Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.


JOTA

2011-10-03

Ormatxulo

Brokel dantza

Agurra dantza

bideoa

euskal dantzak




Euskal dantzak

KAXARRANKA

Kaxarranka

Bederatzi taldek kaxarranka batera egiten.

Lekeition San Pedro egunean (ekainaren 29an) egiten da dantza hau. Arrantzaleenkofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituenbandera eramaten ditu. Dantzak lau zati ditu: Herriari agurra, fandangoa, arin-arina eta azken agurra.