2010-11-17

IZARREN ARGIA - film berria euskaraz

Non: Golem Yamaguchi

Noiz: 16:30etan eta 22:30etan

Hizkuntza: euskara (+ azpitituluak gaztelaniaz)

Zuzendaria:
Mikel Rueda

Aktore zerrenda:
Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estíbaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde, Sandra Cozar, Garbiñe Insausti

Sinopsia:
1938ean Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen.

Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.

Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. "Pantera Zuria" da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, "Espainiaren onerako" dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.

Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarrak… Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan.

Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio "Pantera Zuriari" gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz.

Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzake.


2010-11-13

ZARENA ZARELAKO - SUGAN

Gustatu al zaizue gure lehenengo irratsaioa?!

Bertan Sugan taldearen "Zarena zarelako" abestia entzun ahal izan duzue.

Hona hemen abestiaren hitzak: "Zarena zarelako"

2010-11-12

JESUITINAS IRRATIA!!!!!

HEMEN DUGU AZKENEAN JESUITINAS IRRATIKO LEHENENGO SAIOA!!!!!!!!!!!!!!!!

ETA LASAI...... EZ DA BAKARRA IZANGO!!!

ADI EGON!! LASTER ENTZUN AHALKO DUZUE BIGARREN SAIOA ETA!!!

ZUEN GUSTOKOA IZATEA ESPERO DUGU!!!

Zuen iradokizunak posta elektroniko helbide honetara bidali ahal dituzue:

jesuitinasirratia@gmail.com

Ir a descargar

2010-11-03

JESUITINAS IRRATIA!!!!!

ADI LAGUNAK!!!

OSO GUTXI FALTA DA GURE LEHENENGO IRRATSAIOAZ GOZATU AHAL IZATEKO!!!!!

BLOGEAN ENTZUN AHALKO DUZUE!!!

BERAZ... ADI EGON!!!!!!

LASTER ARTE!!!!!!!

2010-11-01

IRABAZI ETA GALDU: 3. ATALA - ARIKETAK

Kaixo DBH 3ko ikasleak:

Hona hemen "Irabazi eta galdu" liburuko 3. atala lantzeko ariketak. Hemen duzue esteka: Irabazi eta galdu 3. atala.

Badakizue nola egiten den, baina ez baduzue gogoratzen ikusi berriro "Etxerako lana nola egin" aurkezpena.

LANERA!!

KATU BELTZA 3., 4. ETA 5. ATALAK - ERANTZUNAK

Kaixo DBH 4ko ikasleak:

Hemen duzue Katu Beltza 3., 4. eta 5. atalen zuzenketa.

Gogoratu azaroaren 4ean goizeko 8:35ak baino lehen zuen ariketak zuzenduta bidali behar dizkidazuela.