Sarrera: 3€Abenduaren 13an, 19:30ean: MUGALDEKOAK. Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako “Tvmovie”-a, alemaniarren eta frankisten artean banatutako 40. hamarkadako Euskal Herrira eramanen gaituena. Film honekin, Nafarroan pantaila handian lehendabiziko aldiz ikusiko dena, hasiko da astea.
Abenduaren 14an, 19:30ean: MUNDUAREN BIRA, DOAN! Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako animaziozko film berria eta dibertigarria.
Abenduaren 15ean, 17:30ean: ZIGORTZAILEAK. Arantza Ibarrak zuzendutako haurrendako pelikularen estreinaldia.
Abenduaren 15an, 19:30ean: SUKALDE KONTUAK. Komedia honek, Aizpea Goenagak zuzendutakoa, Donostiako sukaldaritza eskola batean gertatzen diren istorio barregarriak kontatuko dizkigu.
Abenduaren 16an, 19:30ean: ZORION PERFEKTUA. Anjel Lertxundi idazlearen 'Zorion Perfektua' eleberrian onarritutako eta Jabi Elortegik zuzendutako drama.
Abenduaren 17an, 19:30ean: 80 EGUNEAN. Jose Mari Goenegak eta Jon Garañok zuzendutako '80 egunean', 70 urteko bi emakumeren arteko harremana erakusten duen pelikula. Pelikula honek zenbait zinema jaialditan hainbat sari jaso ditu.
