2010-12-12

EUSKARAZ EGINDAKO ZINEMA - GOLEM BAIONA



Sarrera: 3€

Abenduaren 13an, 19:30ean: MUGALDEKOAK. Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako “Tvmovie”-a, alemaniarren eta frankisten artean banatutako 40. hamarkadako Euskal Herrira eramanen gaituena. Film honekin, Nafarroan pantaila handian lehendabiziko aldiz ikusiko dena, hasiko da astea.

Abenduaren 14an, 19:30ean: MUNDUAREN BIRA, DOAN! Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako animaziozko film berria eta dibertigarria.

Abenduaren 15ean, 17:30ean: ZIGORTZAILEAK. Arantza Ibarrak zuzendutako haurrendako pelikularen estreinaldia.

Abenduaren 15an, 19:30ean: SUKALDE KONTUAK. Komedia honek, Aizpea Goenagak zuzendutakoa, Donostiako sukaldaritza eskola batean gertatzen diren istorio barregarriak kontatuko dizkigu.

Abenduaren 16an, 19:30ean: ZORION PERFEKTUA. Anjel Lertxundi idazlearen 'Zorion Perfektua' eleberrian onarritutako eta Jabi Elortegik zuzendutako drama.

Abenduaren 17an, 19:30ean: 80 EGUNEAN. Jose Mari Goenegak eta Jon Garañok zuzendutako '80 egunean', 70 urteko bi emakumeren arteko harremana erakusten duen pelikula. Pelikula honek zenbait zinema jaialditan hainbat sari jaso ditu.

No hay comentarios: