2010-06-12

UHARTEKO EUSKARAREN ASTEA

Urtero bezala, aurten ere UHARTEKO EUSKARAREN ASTEA ospatuko dugu ekainaren 21etik 27ra.

Udako oporrak ondo baino hobe hasteko plan ezin hobea!!

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 21, astelehena, arratsaldeko 19:00etan. BERTSO SAIO TXIKIA, Uharteko lehen hezkuntzako 6. mailako gazteekin. Kultur Etxean.

Ekainak 22, asteartea, arratsaldeko 18:30etan. DANTZA tailerra, San Juan plazan.

Ekainak 23, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan. PIRRITX ETA PORROTX eta MARI MOTOTSen emanaldia, IRRIEN LAGUNAK ikuskizunarekin, San Juan plazan.

Ekainak 24, osteguna, arratsaldeko 18:00etan. GYNKANA ISEKA taldearen eskutik.

Ekainak 25, ostirala, gaueko 23:00etan dantzaldia PATXI eta KONPAINIA taldearen eskutik, San Juan plazan.

Ekainak 26, larunbata 11:00-13:00. Erakusketa eta tailerrak UHARTEKO JOALDUNEKIN, San Juan plazan. 14:30 h. BERTSO BAZKARIA, Berdintasuna Elkartean, honako bertsolari hauekin: OSKAR ESTANGA, ENEKO LAZKOZ eta XABIER XILVEIRA. Txartelak salgai Garro kioskoan: 12


EUSKARAREN EGUNA EKAINAK 27, igandea

9:00etan. Diana Uharteko Gaitariekin eta Joaldunekin

10:00etan. Artisautza azoka.

10:00etan. Pilota partidak, Uharteko klubeko pilotariekin, Toki-Alai pilotalekuan.

11:00etan. Kalejira: Erraldoi eta Buruhandiak, Dantzari Txikiak, Gaitariak, Txistulariak, Txaranga, Amaiur Dantza Taldea, Gurasoen Dantza Taldea.

12:00etan. Jaialdia San Juan plazan

13:00etan. Uharteko TAKARIKATUN Batukada.

14:30etan. Bazkari herrikoia Toki-Alai pilotalekuan. Bazkalostean dantzaldia ANGEL MARIrekin. Txartelak salgai Garro kioskoan: 17 € helduak eta 7 € haurrak.

15:30etan. Puzgarriak, tailerrak eta ludoteka, El Ferial Plazan.

16:00etan. Haurrentzako ikuskizuna, BARREEN SUKALDEA, GAZTELU PUZGARRIAK ETA LUDOTEKA, Azoka plazan.

18:00etan. Herri Kirola. Aizkolari erakusketa Zurgai taldearekin eta guztien parte hartzean oinarrituriko proba konbinatua. San Juan plazan.

20:00etan. TRIKIZIOren kontzertua, San Juan plazan.



ANIMA ZAITEZTE!!

Ta badakizue...

"ONDO PASA
GUTXI GASTA
TA BUELTAK AMARI" ;)

No hay comentarios: