2011-10-09

AXURI BELTZA

Axuri beltza emakume dantza eta abesti herrikoia da. Dantza honen jatorria Nafarroako, Zaraitxuko ,Jaurrieta udalerrian dago.

Juan Antonio Urbeltz nafar folkloristak Aezkoa haranako Jaurrietako emakumezkoen Axuri dantza eta Baztan haranako Lekaroz udalerriko Zikiro Beltza doinua uztartu edo elkartu zituen. Bernardo eta JoseEstornes anai argitaratzaile eta jakintzuek Urbeltzi jadanik AzkuerenAntzinako Euskal Kantutegian jasoa zegoela erran zioten.

Horrela, aspaldiko legez 1969ko maiatzaren 4ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian Argia Dantza Taldearen eskutik estreinatu eta berreskuratu zen.

Imagen ampliada


AUXURI BELTZA ABESTIA

Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.


11 comentarios:

Patri dijo...

Kaixo Maria! Niri dantza hau asko gustatzen zaidan, baina nire ustez hasieran oso aspergarria da baina gero oso parrandazalea da.

Anónimo dijo...

Kaixo!(:
niri iruditzen zait dantza hau dantzatu dezakegu klasean oso polita delako eta ez delako zaia.

berta dijo...

zein dibertigarria den.Oso polita da dantza hau.Horkatilarainoko soineko beltza darama.

andrea.l. dijo...

Kaixo =) Nire ustez hasieraazpergarria da baina dantza dezakegu

maider dijo...

Maria:)
Ze zaila dantza hori!!

Lorena dijo...

Kaixo maria. Ezin dut bideoa ikusi baina abestia asko gustatzen zait, nire uztez oso gogoraerraza dela.

miriam dijo...

nire ustez hau dantza egokiena da, niri asko gustatzen zait, gainera, beti herrietako jaietan jendea dantza hau dantzatzen du.

rebeca dijo...

hasieran ez zait gustatu baina aurrera segitzera asko gustatzen zait

mikel angulo dijo...

nire uzten dantza hau oso luzeagoa da eta asko denbora kostatzen zaio

Nerea lus dijo...

Axuribeltza nire herriko dantza da. Axuribeltza polita da.

Sara dijo...

Dantza hau interesgarria da eta asko polita da. Niri asko gustatzen zait.