2011-09-06

EGUN BATZUK LEZAUNEN.

Lezaun nire herria da eta, normalean, asteburuetan han egoten naiz. Herria mendien artean dago eta horregatik, ez du bero handia egiten; hala ere, beroa egiten badu, komeni da babestea!

Lagun asko ditut Lezaunen eta aita batek etxe bat uzten digu han egon gaitezen egun osoan. Adibidez, jaietan musika altua ipin dezakegu eta ez dugu inor gogaitzen.

Jaiei buruz hizketan, oso onak direla esan behar dut. Aste bat den arren, asteburua hoberena da jende asko etortzen delako, baina beste egunak ez dira batere aspergarriak eta herriko jendearekin gaude! Aurten, bakarrik ostirala eta larunbata atera izan ahal naiz eta ahaztezinak ziren.


Baina bakarrik ez gara ateratzen Lezaungo festak direnean, inguruan dauden herrietako jaietara ere joaten gara. Astero atera behar ginen, bestela aspergarria zen! :D Lizarrako jaiak direnez eta lagun batek kotxea dauka joan ginen berarekin eta gero gure bila etorri ziren. Gauean jende asko zegoen eta taberna batzuetan ezin zen egon… Dena ondo joan zen hurrengo egun arte ez dudalako nire diru-zorroa aurkitzen eta garrantzitsuena nire NANa. Orduan, salatzera joan ginen eta azkenean aurkitu zuten nahiz eta, jakina, dirurik gabe!

Hala ere, dena ez zen festa. Lezaun mendian dago, beraz, bazkaria prestatzen genuen eta ibaira joaten ginen eguna pasatzera. Eguraldia primeran zegoen, ura, ordea, hotzegia eta bakarrik oinak sartu nituen.

Mendia eta ondo pasatzea gustatuz gero, gonbidatzen zaituztet Lezaunera etortzera!

No hay comentarios: