2011-09-02

San Ferminak!

Sanferminetan egunero ateratzen nintzen. Adrianaren gurasoak Iruñean ez zeudenez gero, Adriana nire etxean egon zen.

Lehen egunean txupinazora joan ginen beste neskekin ( Amaiur, Vero, Andrea eta Maialen). Nahiz eta oso ondo pasatu nuen, txupinazo ez zait asko gustatzen, jendeak gauzak botatzen dituztelako eta nik uste dut hori oso nazkagarria dela.
Egunero bederatziak ateratzen ginen bokataz eta oinez joaten ginen Iruñaraino. Gero, su artifizialak ikusten ari ginen bitartean, afartzen genuen. Ondoren jarautara edo Herriko tabernara joaten ginen dantzatzeko eta ondo pasatzeko. kontzertu askotan egoten ginen ere bai adibidez: La Pegatina, Marianitoz Blai, Zopilotes Txirriaos, Vendetta, Hesian... Nire ustez La Pegatina eta Vendetta talde oso onak dira eta horregatik egun gehien gustatzen zitzaidana zazpiak zen.
Hiru edo lau egun gaupasa egin genuen eta zezen-plazara joan ginen. hori egitea asko gustatzen zitzaidan, gehiago atera naitekelako.

Sanferminetan, beste herrialdeko jendea etortzen da eta hori nire ustez oso ona da, beste hizkuntza praktikatu dezakelako. guk ingeles bat ezagutu genuen eta berarekin ingelesez hitz egin genuen.

iranzu barbarin

No hay comentarios: