2011-09-06

LAGUNEKIN ZARAUTZEN.


Eskola bukatu genuenean, eunaten ikasten duten neska batzuek esan ziguten Zarautzera joateko eta, horrela, egun onak pasa ditzagun denok elkarrekin. Abuztuaren 8a atera ginen eta 11a itzuli ginen. Nahiz eta ez diren egun ugari, primeran egon ginen. Zazpi neska joan ginen eta egun gehiago pasatuko genuela zirudien arropa gehiegi geneukalako!

Lehenengo eguna dena antolatu genuen eta bazkaria prestatu ondoren, hondartzara joan ginen; beti gauza bera egiten genuen, hala ere, ez ginen aspertzen. Denbora luzea eguzkitan pasatzen ginenez, azkenean ni karramarro bat bezala nengoen!

Gauean, lagun frantsesak egin genituen eta oso jatorrak ziren. Ez genituen ulertzen eta horregatik, ingelesez hitz egiten saiatzen ginen eta elkar ulertu genuen. Haiekin ateratzen ginen, baina alde egin behar zuten eta beste jende arraro etorri ziren.

Nire ustez, egondako azken eguna hoberena zen La Pegatina jo zuelako eta guri asko gustatzen zaigu. Baina hasieran ez genekien nola joan gaitezkeen eta arratsalde horretan joateko bidearen bila joan ginen. Kontzertuan geunden bitartean, txantreako jende asko ikusi genituen eta haiekin mintzatzen egon ginen.

Zarautzen egunak azkar-azkarrak pasatzen ziren eta pena handi batekin Iruñara itzuli behar ginen. Bazkaria eta afaria prestatu genituen, platerak garbitu genituen eta dena gurasoen laguntza gabe. Gainera, pasatu zaizkigun istorio batzuk dauzkagu kontatzeko, adibidez lehenengo gaua pijama jantzita atera behar nintzen nire prakak edariz busti zegoen eta!

Hurrengo urtean berriz joango gara eta segur aski egun gehiago pasa dezakegu.


No hay comentarios: