2011-09-05

Sanferminak 2011

Bakarrik hitz bat: ZORAGARRIAK. Beno, eta beste bat... motzak!:)
Udan festa asko daude eta urte honetan herri askotara joan naiz baina sanferminak paregabeko festak dira. Nahiz eta oso ondo pasatzen duzun, kontu handi izan behar duzu jende asko daude eta.
Sanferminetan ez nintzen inoiz egun guztietan egoten, Kanbrilsen egoten nintzelako baina urte honetan bai! Nire gurasoek ez zeuden Iruñan, horregatik, egun batzuetan Iranzurekin bizi nintzen, bere etxean.
Egoten ez nintzenez gero, oso urduri nengoen aurreko egunetan!
Baina eguna iritsi zen eta.. txupinazo bota zuten! Zeinen ondo, jaiak ziren! Baina nire alaitasuna gutxi iraun zuen... Tupustean, nire kamiseta horia zen. Dena bat-batean gertatu zen, mutil batzuek koloratzaile bota zidaten!
Gehien gustatzen zitzaidan kontzertuak dira: Vendetta (bi egun jo zuten), Hesian, Zopilotes Txirriaus (binaka dantzatzeko!) baina 7an talde onena zen: La pegatina! Bere kontzertua oso handia zen!
Baina bestealdetik, gehien gustatzen zaidan jendearekin hitz egitea da! Haiekin nire ingelesa praktikatzen nuen... Eta egia esan, oso dibertigarria da haiekien mintzatzea!
Horrez gain, egun guztietan, afaltzen genuenean su artifizialak ikusten genuen eta gero festa, festa eta festa gehiago! Taberna desberdinetan egoten ginen.
Aipa dezagun bidenabar 3 egun gaupasa egin genuela. Zeinen ondo pasatu genuen baina zezen-plazan... lo egin behar nuen! Orduan bukatu eta gero, dozena bat txurro erosten genuen eta etxera!:)

Orain... gutxiago falta da! 304 egun "bakarrik"...;)

No hay comentarios: