2011-09-05

Nire oporrak: Herri txiki batean

Ezer baino lehen, esan behar dut uda hau ezin hobe izan dela! gauza asko egin ditudalako, baina gehien gustatu zaidan hau zen. Lehen, uste nuen aspergarria izango zela... baina lagun batekin joan nintzen, Iranzurekin.

Sanferminak bukatu eta gero, herri honetara joan ginen. Herriko izena Sallent da, Aragonen dago. Nahiz eta txikia den, polit-polita da! Hemen ipintzen dut argazki bat:



Etxeak harrizkoak dira eta nire ustez, horregatik, ederrak dira. Herrian, ibai luze bat dago eta egun batean bustitzen dugu ibaian baina... zer hotza! Ura izoztuta dago!

Honez gero gure oinak zeuden... beno, nik uste nuen ez neuzkala oinak! Lasaitu beharrean, oihu egin hasi nintzen.

Beste egunean, "Salto"ra ibili ginen. Zer da salto? Ba ur-jauzi bat da. Ikus dezakete argazki honetan:



Argazkia nik neuk egin nuen. Leku hori oso lasaia da eta egia esan, bidea luzea den arren, asko gustatu zitzaidan hor egotea! Zeinen ederra den soinu hori entzutea!

Eta eguna bukatzeko, Spa batera joan ginen Iranzu eta biok. Spa oso handia zen: saunak zeuden, jakuzzi bat zeukan... Baina saunak... ez zitzaizkidan batere gustatzen! Zer beroa, ze izerdia!


Laburbilduz, nahiz eta bakarrik 3 egun ziren, oso ongi pasatu genuen! Natura gustatzen bazaizue, gonbidatzen dizuet herri hau ikustea!=)


No hay comentarios: