2010-09-06

Egun bat Zarautzean


Orain dela bi aste nire familia eta biok Zarautzera eguna pasatzera joatea erabaki genuen.Egun egokia aukera dezagun, Interneten eguraldia bilatu behar genuen, Zarautzeko eguraldia ez baita maiz oso ona izaten.


Udaro behintzat behin, Zarautzera joaten gara eta uda hau ez da desberdina izan.

Han iristerakoan, egin genuen lehenengoa autoa uztea zen eta hondartzara lehenbailehen joatea, eguraldi ona aprobexatu nahi genuelako.

Ura nahiko hotza bazegoen ere, denok itsasoan bainatu ginen. Baina ni itsasoan oso gutxi nengoela ukatu behar dut. Ur hotza gorrotatzen dut!!


Bazkaritarako ordea iritsi zenean, jantzi ginen eta herrira jatetxe baten bila joan ginen. Azkenean, oso jatetxe ona aurkitu genuen non janaria oso gozoa zegoena.


Bazkaldu eta gero herria bisitatu genuen eta hondartzan zehar paseatu ginen. Baina arratsaldearen amaieran zerua hodeituz joan zen eta halako batean, euria goian-beheran egiten hasi zen. Autoraino korrika egin genuen eta eskerrak autoa ez zegoen oso urrun, bestela, nola bustiko ginatekeen eta!!


Geroago, etxera heldu ginen. Nekatuta nengoen baina egun hau igarotzea merezi izan zuen.

1 comentario:

Nerea B. dijo...

Bikain, Marta!! Bai egun polita pasatu zenutela!!