2010-09-08

EGUN BATEAN HONDARTZAN

Hasieran, beste egun batean Zarautzera joan nahi ginen, baina goizean, esnatu ginenean eguraldi txarra zegoen eta euria ari zuen. Horregatik erabaki genuen beste egunean joateko.
Azkenean abuztuaren 26an joan ginen. 9.30tan geratu ginen eta logura nintzen, baina kotxera sartu nintzenean ez nuen lo egin nahi! Iranzuren gurasoek eraman gintuzten eta haiekin eguna pasa genuen. Iritsi ginenean, Iranzuren amak argazki batzuk atera zizkigun eta gero uretan sartu ginen. Olatu asko zeuden haize handia egiten zuelako eta, gainera, zerua hodeitsua zegoen, hala ere, beroa egiten zuen eta ez genuen hotza pasatu.
Eguerdian, bazkaltzera joan ginen jatetxe batera eta nik paella, xerra bat eta gaztaren tarta bazkaldu nuen. Janaria primeran zegoen!
Ondoren, hondartzara itzuli ginen eta eskuoihalean lo egin genuen marea gora ibili zen arte. Ia busti ginen!! Horregatik, mugitu ginen eta gero, berriro, uretara sartu ginen beroa egiten hasi zelako. Idortu ginen eta askaltzera parke batera joan ginen. Hori ondoren Txantreara itzuli ginen kotxez eta oso nekatuta nengoen baina merezi du Zarautzera joatea primeran pasatzen duzulako!

1 comentario:

Nerea B. dijo...

Primeran, Irantzu!! Zuzen zaude, merezi du Zarautzera joatea, oso herri polita eta lasaia da, eta hondartzak bikainak dira.