2010-09-01

Nire oporrak Marina d´orrean

Abuztua-hasieran, hirutik hamarrera, aste batez nire familiarekin Marina d´orrean egon nintzen. Nik askotan telebistan Marina d´orri buruz iragarkia ikusi izan nuen, baina ez nuen inoiz Marina d´orrean egon izan.
Kotzez joan ginen eta hotelik hurbil geundenean, bidea galdu genuen eta hainbat pertsonei galdetu behar genien hotela aurkitu arte. Aukeratu genuen hotela oso erosoa eta handia zen, izan ere, Marina d´orreko hotelik handiena zen. Apartamentu ugari ere zeuden, beraz, leku guztietan jende asko zegoen.

Goizero hondartzara joaten ginen eta lehenengo ilara lortu nahi bagenuen, goiz joan behar genuen. Egun batzuetan beste hondartzara joaten ginen. Nahiz eta urrunago zegoen, oso polita zen eta gainera pertsona gutxiago zeuden.


Arratsaldeetan, batzuetan hondartzara joaten ginen, baina beste egunetan leku desberdinak bisitatzen genituen. Adibidez, bainuetxera joan ginen lasaitzeko. Ikusgarria zen. Orain zergatik hain ospetsua den ulertzen dut.
Marina d´orrearen ondoan dagoen herria ere bisitatu genuen. Oso handia zen eta gustioei izugarri gustatu zitzaigun.

Hondartzaren aurrean oso lorategi handia zegoen. Leku hori ezin hobea zen paseatzeko.
Gainera, eserlekuak oso originalak ziren haien itxurengatik. Ziur nago gustatuko litzaizuekeela.

Argazki honetan toki horko zati bat ikus daiteke eta atzean hainbat hotelak eta bainuetxea ikus ditzazuen ere bai.


Oporraldi erlaxatu eta atsegina pasatu nahi baduzue, toki hau egokiena da zuentzat.

1 comentario:

Nerea B. dijo...

Bikain, Marta!! Oso argazki polita! Badirudi, pilak guztiz kargatuta hasiko zarela ikasturtea, ezta?!