2010-09-08

SANFERMINAK

Aurreko egunetan oso urduri nengoen eta azkenik iritsi ziren! Nire ustez, sanferminak jai hoberenak dira giro direlako, baina jende asko daude eta horregatik kontu handi izan behar duzu. Uztailaren 6an asteartea zen eta txupinazo bota zuten. Gaztelu plazan egoten ginen eta zikin-zikinak joaten ginen lagun batzuek ketchup, koloratzaile, arrautzak etab bota zizkiguten.
Hurrengo egunean (San Fermin eguna) arratsaldean elektrotxaranga entzutera joan ginen. Nabarreriatik ateratzen zen eta Alde Zaharrean zehar zegoen eta gero leku desberdinetara egon ginen.
Normalean, beste ikastetxeko lagunekin geunden, batez ere, gauean.
Ostegunean, gehien gustatu zitzaidan El trono de judas kontzertua zen. Jarautan jo zuten eta bero handia egiten zuen horregatik nire elastikoa handitu zitzaidan!
Ostiralean eta larunbatean berdina egiten genuen. Baina larunbatean ez ginen denbora asko atera gauean jende gehiago zegoelako eta beste egunetan ateratzea nahiago nuen.
11an Adriana itzuli zen eta ni oso pozik nengoen! Nik bazkaria nuen eta beranduago geratu nintzen. Bazkarian nire lehengusu-lehengusina txikiekin egon nintzen eta elektrotxarangaren ondoren Iruñara igo nintzen. Gauean Bizardunak jo zuen eta asko gustatu zitzaigun talde hau! Gero Herriko Tabernara joan ginen han gure lagunak zeudelako.
Astelehenean Vendetta ikustera joan ginen eta asko dantzatu genuen! Ondoren Jarauta kalera joan ginen eta taberna batzuetan egon ginen eta gaua oso dibertigarria zen. Gure lagunek askotan gaupasa egiten zuten eta gu geratu ginen gau osoan kalean. 7tan plazara joan ginen eta gero gosaltzera joan ginen eta Txantreara itzuli ginen.
13an Ze esatek! Gauean ikusi genuen eta kantatu eta dantzatu genuen, ordea, oso nekatuta geunden. Herriko tabernan eta Jarautan egon ginen kontzertu ondoren.
Azken egunean, 14an, arratsaldean elektrotxarangara atera ginen, gero buelta bat ematera eta azkenean udaletxera joan ginen gaixoa, ni abesteko. Gauean ez ginen denbora asko atera, baina zulon(Jarauta) egon ginen.

1 comentario:

Nerea B. dijo...

Bikain, Irantzu!! Zeinen ondo pasatu zenuen San Ferminetan, ezta?!!