2010-09-10

Venecia

Pasa den hilabetean Veneciara joan nintzen. Urtero nire gurasoekin eta nire ahizparekin joaten naiz, hala ere, aurten nire osaba ere etorri zen.
Lehenik Geronako aireportura joan behar genuen, sei orduz kostatu zitzaigun. Baina ez zitzaidan inporta gogoak nituelako.
Hegazkina igotzen ari nintzenean oso urduri nengoen. Hala ere, zoragarria zen, izan ere, hiri oso bat ikusi ahal zen hegazkinaren leihotik.
Iristerakoan bero asko zegoen, galtza motza jantzi arren. Apartementura heltzerakoan konturatu ginen itxita zegoela, horregatik, beste leku batera eraman gintuen.
Hiria ezagutzeki "vaporetto" hartu genuen, hau da, itsasontzi bat. "Vaporetto"-tik "Plaza San Marco" ikusi genuen enparantza hau oso ezaguna da. Hor eskultura asko ikusi genituen ere bai.
Venecia gondolak daude kotxeen ordez. Guk gau batean gondolan ibili ginen, oso garestia zen nahiz eta ordu erdi egon.
Venecia oso polita iruditu zitzaidan, bakarrik hiru egun egon arren. Itzultzea luzeagoa egin zitzaidan joatea baino etxera itzultzen ginelako.

Nik Londresera joatea gustatuko litzaidake, baina venecia oso gustura egon nintzen. Eta hurrengo urtean Londresera joatea espero dut.

1 comentario:

Nerea B. dijo...

Bikain, Laura!! Venecia agitz polita da; zeharo gustatuko litzaidake bisitatu ahal izatea. Agian, hurrengo udan...